martes, 20 de noviembre de 2012

SANDY URAKANA





Sandy urakana 2012ko 18.ekaitza, eta denboraldiko hamargarren urakana izan zen. Denboraldiaren amaieran sortu zen urriaren 22an mendebaldeko Karibe itsasoan.


Urriaren 22an sortu zen mendebaldeko Karibe itsasoan eta depresio tropikalak indarra hartu eta sei ordu beranduago ekaitz tropikal bihurtu zen Antilla txikietara ailegatuz. Urriaren 24anekaitza urakan kategoriara igo zuten eta handik ordu gutxira urakanak Jamaika zeharkatu zuen. Hurrengo egunean ekaitzak itsasoan indarra hartu eta Kuba 2. kategoriako urakan moduan zeharkatu zuen. Urriaren 25eko arratsaldean urakanak indarra galdu zuen eta Floridako urakanen zentroak lehen kategoriara jaitsi zuen ekaitza.

Urriaren 29ko arratsaldeko zazpietan Sandy zikloi estratropikal izendatu zuten, hasierako ezaugarri tropikalak galtzean.

New York estatuan kaltetuena New York hiria izan zen. Arratsaldean haizeak One57 eraikitzen zegoen etxeorratzaren garabia bat bota zuen eta hiriko suhiltzaileek 57. kalea itxi behar izan zuten, kalera jausi zitezkeen garabia zatiengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario