martes, 18 de junio de 2013

ToonDoo

HOUSE

Mariasun landa

Haur eta gazte literatura lantzen duen idazlea da. Jaso dituen literatura sarien artean, honako hauek aipa daitezke: 1982ko Haur Literaturako Lizardi saria, Txan Fantasma ipuinagatik, 1991ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Alex lanarenagatik, eta 2003ko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala, Krokodiloa ohe azpian ipuinagatik. 2004an, Hiritar Merezimenduaren Domina eman zion Donostiako Udalak, eta Errenteriako Hiriko Domina ere jaso zuen, hiri horretako udalaren eskutik, literaturan egin duen ibilbidearen eta lanaren aitorpentzat. 2007an Jakiunde elkarteko kide izendatu zuten. 2011n Dabilen Elea Saria jaso zuen Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartearen eskutik. Asun Balzola lagunak, esaterako, haren liburu asko ilustratu ditu. Filosofia ikasketak egin zituen Parisen. OHOko irakasle gisa eta Eusko Jaurlaritzako IRALE programan jardun ondoren, EHUn irakasle da gaur egun.Hona hemen Mariasun Landaren beste zenbait liburu: Amets uhinak (1982), Kaskarintxo (1982), Elixabete lehoi domatzailea (1983),Partxela (1984)

viernes, 30 de noviembre de 2012

Gorbeia


Ez da Microsofteko bilatzaileak Euskadiko irudi bat bere aurkezpen
 orrian jartzen duen lehen aldia: 2009an Gaztelugatxeko Donieneko 
argazki bat jarri zuen.

Google eta bere Doodle ospetsuen estiloari jarraituta, Bingbilatzaileak paisaien irudiak jartzenditu hasierako orria apaintzeko.Oraingo honetan,Gorbeiako Parke Naturaleko irudi 
bat aukeratu du.

Ez da Bing-ek Euskadiko irudi bat aukeratzen duen lehen aldia.
2009an Euskadiko beste leku oso ospetsu baten irudia aukeratu zuen: Gaztelugarxeko Donieneko bat.

Argazkiaren egilea Rosa Isabel Vazquez da eta udazkeneko paisaia idilikoa ikusten da; zuhaitz handi baten erroren berdeak jausitako hostoen irudi okrearekin 
kontraste bizia sortzen du.

Gorbeiakoa Euskadiko parkerik handiena da; Bizkaian eta Araban gune komunak dituen espazio naturala, ikusgarrienak Gorbeia eta Urkiolako mendilerroak dira.


Gorbeiari buruzko informazioa:



Gorbeia edo Gorbeiagane Araba eta Bizkaiko
 lurraldeen arteko mugan dagoen mendia da.
Gailurra 1.482 metrotan dago. Goian, 18 metroko gurutze ezaguna dauka. 1901an jatorrizkoa eraiki zuten  33 metrokoa. Ekaitz batzuen ondoren erori zen. 1903an 22 metroko gurutze berria eraiki eta hilabete gutxi batzuk geroago haize eta elur bortitzek lurrera botatzen dute. Gaur egun dagoena 18 metro inguru ditu 

martes, 20 de noviembre de 2012

ASMAKIZUNAK

1. Kristal polita beti bustita, nahi dugu udan badugu neguan.


2. Kanpora doanean etxera begira etxera etortzean kanpora                   begira.  


3. Luze eta mehe heriotzaren mezulari,etxean beti dago ixilik  basoan oihuka etengabe.


4. Ez naiz tronpeta baina tronpeta batek bezala jotzen dut, ez                  naiz eskopeta baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
 zer naizen badakizu?

5. Balio du  jateko, balio du ukitzeko, txalo egiteko eta nola ez,
  orri hau pasatzeko.

6. Bi mendiren arteantiro zaratatsua sudurra itxiarazten duen
 tiro usaintsua.




ERANTSUNAK:

1. Izotza                                                      
 2.Aizkora
3. Ezkopeta                                                 
4.Sudurra
5. Eskua                                                      
6. Puzkerra